71. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Laburpena, 2019. urtean kultur jarduerak antolatzeko herriko elkarteentzako dirulaguntzen deialdiarena

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 445999.

Beriaingo Udalaren erabakiz onetsia 2019ko martxoaren 7an.

Lehena.–Onuradunak: laguntza hauen onuradunak izan ahalko dira egoitza soziala Beriainen duten, Elkarteen Udal Erregistroan inskribatuta dauden eta deialdi honen xedearen barneko jarduerak egiten dituzten herriko elkarteak.

Bigarrena.–Xedea: Beriaingo taldeek honako arlo hauetan egiten dituzten ekintzak eta jarduerak laguntzea:

1.1. Kultura.

1.2. Euskara.

1.3. Berdintasuna.

1.4. Jaiegunak.

1.5. Gazteria.

1.6. Hezkuntza.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: 2019ko martxoaren 7ko osoko bilkuran hartutako erabakia.

http://www.beriain.es/convocatoria-subvenciones-cultura-y-deporte-2019/

Laugarrena.–Zenbatekoa: aurrekontuko zuzkidura 7.500,00 eurokoa da. Ematen den zenbatekoa ezin izanen da jardueraren aurrekontuaren %50 baino gehiago izan, eta entitate eskatzaile bakoitzeko ezin izanen da 2.500,00 euro baino gehiago izan.

Laguntzaren zenbatekoak ez du behin ere gaindituko jarduerak onuradunari eragiten ahal dion defizita.

–Eskabideak aurkezteko epea: 20 egun baliodun, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Beriainen, 2019ko martxoaren 25ean.–Alkate udalburua, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L1904179