71. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Laburpena, kirol jarduerak antolatzeko eta egiteko
dirulaguntzen deialdiarena. 2019. urtea

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 446006.

2019ko martxoaren 7ko osoko bilkuran hartutako erabakia.

Lehena.–Onuradunak:Laguntza hauen onuradunak izan ahalko dira egoitza soziala Beriainen duten tokiko kirol elkarte eta klubak, Elkarteen Udal Erregistroan inskribatuta egonik deialdi honen xedearen barneko jarduerak egiten dituztenak.

Bigarrena.–Xedea:

Deialdi honen xedea da Beriaingo herritarren kirol jarduerak sustatzeko eta laguntzeko dirulaguntzen araubidea ezartzea, banakako zein taldeko modalitateetan:

Dirulaguntzen eta/edo hitzarmenen xede izan daitezkeen ekintzak:

1. Oinarrizko kirola: 18 urtetik beherako kirolariei zuzendutako modalitateak, kirol arloko ikaskuntzan eta lehiaketan hasi nahi duten udalerriko haur eta gazteendako eta, orobat, elkartegintza sustatzeko.

2. Kirolariak bakarka: kirolari federatuen parte-hartzea kasuan kasuko federazioek antolaturiko Estatuko eta nazioarteko lehiaketa ofizialetan.

Dirulaguntza, gehienez: 300,00 euro kirolari bakoitzeko.

3. Kirol ikuskizunak eta jarduera bereziak: kirol jardunaldiak, herri txapelketak, hitzaldiak.

4. Kirol amateurra: 18 urtetik gorako kirolariendako, taldeko kiroletan.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: 2019ko martxoaren 7ko osoko bilkuran hartutako erabakia.

http://www.beriain.es/convocatoria-subvenciones-cultura-y-deporte-2019/

Laugarrena.–Zenbatekoa:

Aurrekontuko zuzkidura 10.000,00 eurokoa da.

  • 9.000,00 euro oinarrizko kirola eta amateurra.
  • 1.000,00 Kirolariak bakarka eta Kirol ikuskizunak eta jarduera bereziak.

Laguntzaren zenbatekoak ez du behin ere gaindituko jarduerak onuradunari eragiten ahal dion defizita.

Eskaerak aurkezteko epea: 20 egun baliodun, deialdiaren laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Beriainen, 2019ko martxoaren 25ean.–Alkate udalburua, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L1904178