71. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2019/6 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

2019ko apirilaren 3an Osoko Bilkurak egindako bileran, besteren artean, ondoan dagoen erabakia onetsi zuen:

1. Hasierako onespena ematea 2019/6 zenbakia duen aurrekontu-aldaketari (kreditu-gehigarria).

2. Jendaurrean jartzea espedientea 15 egun balioduneko aldian, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal iragarki taulan iragarrita, nahi duenak aztertu eta erreklamazioak aurkez ditzan.

3. Ohartaraztea jendaurreko epealdian erreklamaziorik ez balego, behin betiko onetsitzat hartuko dela espedientea.

Beran, 2019ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1904821