7. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko abenduaren 19an hartua, Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakaskuntzan, ikerkuntzan, administrazioan eta zerbitzuetan diharduten langileen 2019ko ekitaldiko kostuak baimentzen dituena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legeak 5.d) artikuluan ezartzen duenez, Unibertsitateak, bere aurrekontua eta hura betetzeko arauak aurkeztearekin batera, Nafarroako Gobernuaren barrenean unibertsitate gaietarako eskumena duen departamentuaren aldeko txostena ere aurkeztu behar du, aurrekontuan sartutako langileen kostuari dagokionez.

Hezkuntza Departamentuak, 2018ko abenduaren 10ean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskaeraren aldeko txostena eman zuen, 2019ko ekitaldiko langileen kostuak baimentzeari dagokionez.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 81.4 artikuluan ezartzen da kasuan kasuko autonomia erkidegoak baimendu beharko dituela administrazioan, zerbitzuetan, irakaskuntzan eta ikerkuntzan diharduten langileen kostuak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2019ko ekitaldiko I. kapituluko kostua, langileei dagokiena, baimentzea, unibertsitateak berak eskatuta. Kostu hori 58.898.723 eurokoa da guztira. Greba egitetik eta Estatuko eta Nafarroako araudi berria aplikatzetik langileria gastuan murrizten dena kenduko da murrizketa egin ondoren ordaintzen den hiru hilez behingo transferentziatik.

2. Nafarroako Unibertsitate Publikoari eskatzea baimendutako langileria gastuen kostuan (I. kapitulua) eragina duten administrazio egintza guztiak igortzeko.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Erabaki hau jakinaraztea Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileari, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen Gaietarako errektoreordeari eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko buruari, eta igortzea Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusira, Unibertsitateen Zerbitzura eta Unibertsitateen Atalera.

Iruñean, 2018ko abenduaren 19an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1815630