7. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditoretzako teknikari izateko lau lanpostu huts oposizio bidez betetzeko (horietako baterako euskaraz jakin behar da).

BEHIN BETIKO IZENDAPENA

Nafarroako Kontuen Ganberako auditoretzako teknikari izateko lau lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia hango lehendakariaren 2017ko apirilaren 10eko ebazpenaren bidez onetsi zen. Ebazpen hori 2017ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 28an. 9. oinarriaren 1. atalean xedatzen denez, auditoretzako teknikari behin betiko izendatzeko, proposatu eta behin-behinekoz izendaturiko izangaiek 6 hilabeteko praktikaldia gainditu beharko dute. Ondoren, 9. oinarriko 4. atalean, xedatzen duenez, Kontuen Ganberako lehendakariak, bertako kideei entzun ondoren, izangaiek praktikaldian izaniko etekina baloratu, eta hori bukatzean kalifikazioa emanen du, “gai” edo “ez-gai”, ebazpen arrazoitu baten bidez.

10. oinarriak dioenez, berriz, izangaiek praktikaldia bukatu eta “gai” kalifikazioa lortu ondoren, Kontuen Ganberako lehendakariak behin betiko izendatuko ditu funtzionario. Izendapen hori Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Aurrekoa kontuan hartuta, praktikaldia bukatuta, eta Amaia San Martín Erice eta Aitor Navarro Aristorena auditoretzako teknikarien aprobetxamenduari buruz Ganberako kideek duten iritzia jasorik, lehendakari honek.

EBATZI DU:

Lehenbizikoa.–Praktikaldian “gai” kalifikazioa ematea Amaia San Martín Erice eta Aitor Navarro Aristorena izangaiei.

Bigarrena.–Nafarroako Kontuen Ganberako funtzionario izendatzea behin betiko, teknikari izateko, Amaia San Martín Erice eta Aitor Navarro Aristorena, 2018ko abenduaren 1etik aurrera.

Hirugarrena.–Izendapen hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Izangaiek beren lanpostuez jabetu beharko dute, izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hilabetean.

Iruñean, 2018ko abenduaren 21ean.–Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakaria, Asunción Olaechea Estanga.

Iragarkiaren kodea: F1815910