1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
DEIALDIA, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan OOLTko pediatra izateko eta Ospitalez Kanpoko Larrialdietako pediatra izateko lanpostuak. Izendapen proposamen osagarria.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko OOLTko pediatra izateko eta Ospitalez Kanpoko Larrialdietako pediatra izateko zenbait lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa betez (2017ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 27koa), deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu zituzten izangaien izenen zerrenda aurkeztu zuen, lortutako puntuazioaren araberakoa, eta, horrekin batera, probak gainditu eta puntuaziorik altuenak izateagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ziren izangaiak izendatzeko proposamena egin zuen. Proposamen hori 2018ko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 28koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urriaren 31n emandako 2584/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu zituzten OOLTko pediatra lanpostuetan eta Ospitalez Kanpoko Larrialdietako pediatra lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien. Ebazpen hori 2018ko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 12koan.
Bestalde, Alba María Martínez Ortiz, María Palacios Horcajada, Javier Andueza Sola eta Amaia Sagastibelza Zabaleta jaun-andreei borondatezko eszedentzia eman zitzaien lanpostuaz jabetu ziren egunetik beretik, egun horretan beste administrazio publiko batean ari zirelako lanean.
Horrenbestez, eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoa betez, probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengoak diren eta lanpostu horiek betetzeko baldintzak betetzen dituzten izangaiekin beteko dira lanpostuak.
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko OOLTko pediatren lanpostuak eta Ospitalez Kanpoko Larrialdietako pediatren lanpostuak betetzeko izendapen proposamena osatzen da, honako hauek sartuz:
LECUMBERRI GARCIA, NORA
HERRERO VARAS, ANA
MARTINEZ ARBELOA, IDOYA
GOÑI YARNOZ, AMAIA
2. Argitara bedi hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2018ko abenduaren 27an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.
Iragarkiaren kodea: F1816029