7. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2971/2018 EBAZPENA, abenduaren 17koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dira, Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostua betetzeko.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak abuztuaren 14an emandako 130/2009 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen oposizio bidez betetzeko Nafarroako Polizia Kidegoetarako polizia izateko 115 lanpostu. Deialdia 2009ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 14koan.

Hautapen prozedura horri dagokionez, irmo bilakatu zen 2016ko irailaren 1eko 174/2016 Epaia, hain zuzen Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak 15/2011 prozedura laburtuko autoetan emandakoa.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 19ko 898/2018 Ebazpenaren bidez, agindua eman zen hitzez hitz bete zedin 2016ko irailaren 1eko 174/2016 Epaia, hain zuzen Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak 15/2011 prozedura laburtuko autoetan emandakoa. Iker Arroyo Arrosagaray jaunak sustatu zuen funtzio publikoaren arloko prozedura hori. Horren ondorioz, Barne Zuzendaritza Nagusiak izangai onartuen zerrenda berri bat onesteko agindua jaso zuen, hain zuzen ere Nafarroako Polizia Kidegoetarako polizia izateko 115 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian aurreikusitako oinarrizko prestakuntza ikastaroa egiteko. Hala, hamar foruzain berri sartu ziren aipatu zerrendan. Deialdi hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 14ko 130/2009 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Aipatu epaia betez, Barneko zuzendari nagusiaren apirilaren 20ko 103/2018 Ebazpenaren bidez, oinarrizko prestakuntza ikastaroa egiteko onartuen behin betiko zerrendaren aldaketa onetsi zen, eta hamar izangai sartu ziren.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak apirilaren 23an emandako 913/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxiki zitzaizkion Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzura foruzain lanpostuan aritzeko 6 izangai, deialdian aurreikusitako oinarrizko prestakuntza ikastaroa egiteko, eta praktiketako funtzionario izendatu ziren.

Deialdiaren 9.1 oinarrian xedatzen denez, administrazio publiko bakoitzeko organo eskudunak oposizioa gainditzen duten izangaiak administrazio horretako funtzionario izendatuko ditu, txanden eta lortutako azken puntuazioaren hurrenkeran. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

2018ko abenduaren 14an, Barne Zuzendaritza Nagusiak jakitera eman zuen 10 izangaiek destinoak hautatu zituztela. Hortaz, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko funtzionario izendatzea.

Nolanahi ere, Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legeak, bere 5.b) artikuluan, Nafarroako Poliziaren lanpostuak egituratzen ditu, eta aurretik foruzain lanpostua zena, aurrerantzean Nafarroako Foruzaingoko agente izanen da. Beraz, orain egiten den izendapena agente lanposturako da.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Honako hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostuan aritzeko: Iker Arroyo Arrosagaray, José Ignacio Arcos Heras, María Aguinaga Pérez, César La Hoz Sánchez, Alberto Ibáñez Esparza, Santiago Paternáin Espinal, Aingeru Miren Suescun Erviti, Raúl Sánchez Herrera, Octavio Serrano Vicente eta Roberto Valencia Barragán jaun-andreak.

2. Honako lanpostu hauek esleitzea:

Iker Arroyo Arrosagaray jaunari, plantilla organikoan 416 zenbakia duen lanpostua, 4. Ekintza Taldeari atxikia, Iruñean aritzeko.

José Ignacio Arcos Heras jaunari, plantilla organikoan 7880 zenbakia duen lanpostua, Bide Segurtasuneko Taldeari atxikia, Tuteran aritzeko.

María Aguinaga Pérez andreari, plantilla organikoan 6546 zenbakia duen lanpostua, 6. Ekintza Taldeari atxikia, Iruñean aritzeko.

César La Hoz Sánchez jaunari, plantilla organikoan 389 zenbakia duen lanpostua, 4. Ekintza Taldeari atxikia, Iruñean aritzeko.

Alberto Ibáñez Esparza jaunari, plantilla organikoan 373 zenbakia duen lanpostua, Lizarrako Herritarren Babeserako eta Arretarako Taldeari atxikia, Lizarran aritzeko.

Santiago Paternáin Espinal jaunari, plantilla organikoan 5297 zenbakia duen lanpostua, 6. Ekintza Taldeari atxikia, Iruñean aritzeko.

Aingeru Miren Suescun Erviti jaunari, plantilla organikoan 5305 zenbakia duen lanpostua, Zangozako Herritarren Babeserako eta Arretarako Taldeari atxikia, Zangozan aritzeko.

Raúl Sánchez Herrera jaunari, plantilla organikoan 6011 zenbakia duen lanpostua, Tafallako Herritarren Babeserako eta Arretarako Taldeari atxikia, Tafallan aritzeko.

Octavio Serrano Vicente jaunari, plantilla organikoan 7898 zenbakia duen lanpostua, Altsasuko Herritarren Babeserako eta Arretarako Taldeari atxikia, Altsasun aritzeko.

Roberto Valencia Barragán jaunari, plantilla organikoan 8546 zenbakia duen lanpostua, Tafallako Herritarren Babeserako eta Arretarako Taldeari atxikia, Tafallan aritzeko.

3. Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostuaz jabetzeko eguna 2018ko abenduaren 21a izanen dela xedatzea, behar bezala justifikatutako ezinbesteko arrazoirik ez bada.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Barneko zuzendari nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuari eta Gizarte Prestazioen Zerbitzuari, eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan. Interesdunei aditzera ematen zaie ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2018ko abenduaren 17an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1815839