7. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASUKO, OLAZTIKO ETA ZIORDIKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2019rako aldaketa Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Mankomunitatearen Batzordeak, 2018ko abenduaren 17an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren tasen aldaketa, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, aldaketa behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Altsasun, 2018ko abenduaren 18an.–Mankomunitateko Burua, Francisco Javier Paz Miño.

Iragarkiaren kodea: L1815402