2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Xehetasun-azterketa, Ardoi sektoreko H-29.3 lurzatian.
Hasierako onespena
Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2018ko azaroaren 23an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun-azterketaren espedientea Zizur Nagusiko Ardoi sektoreko H-29.3 lurzatian, aurreikusten den eraikinaren bolumetria doitzeko. Gabriel Nagore Armendarizek sustatu du xehetasun-azterketa.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Zizur Nagusian, 2018ko abenduaren 5ean.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L1814869