2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UTERGA
Xehetasun-azterketa UC-17 unitatean. Behin betiko onespena
Utergako Udalak, 2018ko abenduaren 10ean egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa UC-17 C unitatean.
Erabakia eta onetsitako agiria hartzen duen eranskina argitaratzen dira Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 79.1 artikuluan xedatutakoa bete beharrez, eta jakitera ematen da onesteko erabakiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluekin bat.
Utergan, 2018ko abenduaren 13an.–Alkate udalburua, Pablo Lizarrondo Beriain.
ERANSKINA
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1815458