7. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

“Cabanillas II haize-parketik energia ateratzeko 66 kV-eko goi tentsioko linea” proiekturako herri-lurra okupatzeko baimena. Jendaurrean jartzea

Tuterako Udalak, 2018ko maiatzaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen Eólica Valdetellas SLU enpresari baimena ematea, “Cabanillas II haize-parketik energia ateratzeko 66 kV-eko goi tentsioko linea” proiekturako herri-lurra okupatzeko, ondotik zehazten den arabera; okupazioak 13,59 m² ukitzen ditu euskarrietarako, eta 6.073,82 m² lurgaineko azalerari dagokionez. Hori guztia, erabaki honetan eta okupazio hori arautzen duen agirian ezarritako baldintzei jarraikiz eginen da; dena den, Nafarroako Komunitatearen onespena behar izanen da, bai eta UPSren aldaketaren onespena ere, interesdunak Nafarroako Gobernuan aurkeztua.

–Tuterako herri-lurren ukipenak:

POLIGONOA

LURZATIA

LURGAINEKO AZALERA (m²)

OKUPAZIOA
(m²)

EUSKARRI ZENBAKIA

10

132

235,11

10

119

4.615,53

(2,70 + 3,73) 6,43

8 eta 9

10

127

282,09

3,54

10

10

126

90,62

10

125

688,03

3,62

11

32

174

162,44

GUZTIRA

6.073,82

13,59

Halaber, erabaki zen jabari publikoaren okupazioa baimentzea (lurpea landabideetan), honako xehetasun honen arabera:

–1. zatiaren landabideak: 726 metro lineal.

–2. zatiaren landabideak: 2.719 metro lineal.

Espedientea jendaurrean egonen da 15 eguneko epean, interesdunek hura aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erabaki hau tramite egintza da, eta horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jendaurrean egon bitartean, Tuterako Udaleko Lurraldearen Antolamenduaren Alorrean (Nekazaritza, 1. solairua) erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikusten ahalko dituzte interesdunek.

Tuteran, 2018ko abenduaren 28an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1816008