2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SESMA
2019ko aurrekontua. Hasierako onespena
Sesmako Udalak, 2018ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2019ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Hartutako erabakiarekin bat, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, epe horretan erreklamaziorik aurkezten ez bada.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Sesman, 2018ko abenduaren 31n.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.
Iragarkiaren kodea: L1900075