7. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

5/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Sesmako Udalak, 2018ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 5/2018 aldaketa Udalaren 2018ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, erabakia behin betikoz onetsitzat joko da.

Sesman, 2018ko abenduaren 31n.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1900074