2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Xehetasun-azterketa, Sanduzelaiko VI. unitate integratuko ZNO-1 unitatearena (Gridillako Etxeak). Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2018ko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 13-DIC-18 (6/CU).
Sanduzelaiko VI. unitate integratuko ZNO-1 unitatearen xehetasun-azterketaren hasierako onespena (JOB, 2017-11-28) 2017ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 22an. Horren ondoko jendaurreko epea iraganik alegaziorik jaso gabe; Iruñerriko Mankomunitateak 2018ko otsailaren 5ean emandako aldeko txostena ikusirik, bai eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2018ko azaroaren 28an jakinarazitakoa ere; Hirigintzako Gerentziako arkitektoaren 2018ko abenduaren 5eko txostena ikusirik, bai eta prestatutako testu bategina ere, non jasotzen baita xehetasun-azterketaren araudian sartu behar dela Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren txostenaren ondoriozko betebeharra, etorkizunean baimenak jasotzekoa,
ERABAKI DA:
1. Behin betiko onestea testu bategina, Sanduzelaiko VI. unitate integratuko ZNO-1 unitatearen xehetasun-azterketarena (Gridillako Etxeak), Iruñeko Udalak sustatua.
2. Erabaki hau, onetsitako xehetasun-azterketaren ale batekin batera, igortzea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari eta ukituei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.
Ebazpen honen aurka, honako errekurtso hau aurkez daiteke:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2018ko abenduaren 18an.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.
ERANSKINA
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1815495