7. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko S-6 sektoreko UC-6 unitateko 2203tik 2218ra arteko lurzatietan. Behin betiko onespena

Murchanteko Udalak, 2018ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Murchanteko Plan Orokorreko xehetasun-azterketa, 3. poligonoko S-6 sektoreko UC-6 unitateko 2203tik 2218ra arteko lurzatietan. Azterketa Carmen Laguna Rozas arkitektoak idatzi du eta Marcelo Jarauta Martinezek sustatu, Juscanal SLren izenean eta hura ordezkatuz. Hasiera bateko onespena 2018ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 19an.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, argitara ematen dira erabaki hau eta dagokion xehetasun-azterketa, eranskinean jasotzen dena.

Murchanten, 2018ko abenduaren 31n.–Alkate udalburua, Tomás Aguado Martínez.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1900096