7. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Hiri-jarduketarako plan berezia 3. poligonoko 1494. lurzatian (Kirol eremua handitzea). Behin betiko onespena

Murchanteko Udalak, 2018ko abenduaren 28an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea kirol eremua handitzeko Hiri-jarduketarako plan berezia, 3. poligonoko 1494. lurzatian. Murchanteko Udalak sustatu du plana. Plan berezia hasiera batean onetsi zen 2018ko irailaren 27ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, eta zegokion iragarkia 2018ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 17an.

Hiri-jarduketarako plan bereziaren testua osoa argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bateginaren 79. artikuluarekin bat.

Murchanten, 2018ko abenduaren 31n.–Alkatea, Tomás Aguado Martínez.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (Kirol eremua handitzea), 3. poligonoko 1494. lurzatian (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1900095