1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko abenduaren 19an hartua, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide bat izendatzen duena.
Azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 5. artikuluan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak izendatuko ditu Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideak, Hezkuntzako kontseilariaren proposamenari jarraikiz, 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Nafarroako Gobernuak 2015eko irailaren 23ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendaria zen Mikel Fernández de Quincoces Martínez de Birgara jauna izendatu zuten Hezkuntza Administrazioaren ordezkarietako bat izan zedin.
2018ko urtarrilaren 25ean, Hezkuntzako kontseilariak proposamena egin zuen Andoni Albéniz Bratos jauna, gaur egungo Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendaria, izendatzeko Mikel Fernández de Quincoces Martínez de Birgara jaunaren ordez.
Azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, Eskola Kontseiluan edo Hezkuntzako Batzorde Nagusian postu hutsen bat gelditzen bada, beste kide bat izendatuko da, postua utzi duenari dagokion agintaldia bukatu bitarte aritzeko.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Andoni Albéniz Bratos jauna izendatzea Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Nafarroako Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide, Hezkuntza Administrazioaren ordezkari gisa, Hezkuntzako kontseilariaren proposamenari jarraikiz eta Mikel Fernández de Quincoces Martínez de Birgara jaunaren ordez, hari dagokion agintaldia bukatu bitartean, hots, 2019ko irailaren 23ra arte, hala xedatzen baita 6.1 artikuluan.
2. Erabaki hau jakinaraztea Andoni Albéniz Bratos jaunari eta Mikel Fernández de Quincoces Martínez de Birgara jaunari, eta Hezkuntza Departamentura eta Nafarroako Eskola Kontseilura edo Nafarroako Hezkuntzako Batzorde Nagusira igortzea.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2018ko abenduaren 19an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1815631