7. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Laburpena, Oltza Zendeako kontzejuek sustatutako inbertsioak bulkatzeko laguntzen deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 433036.

Oltza Zendeako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2018ko abenduaren 27an egin bilkura arruntean, onetsi zuen Oltza Zendeako kontzejuek sustatutako inbertsioak bulkatzeko laguntzen deialdia.

Lehena.–Onuradunak:

Deialdian parte har dezakete Oltza Zendeako Udala osatzen duten bederatzi kontzejuek, proiektatu den inbertsioa diruz laguntzen ahal direnen artean sartu beharrez urteko eskabidea behar bezala aurkezten dutenak.

Bigarrena.–Xedea eta helburua:

Deialdi honen honen xedea da Oltza Zendeako Udalak bera osatzen duten 9 kontzejuek sustatutako inbertsioak bulkatzeko ematen dituen laguntzen araubidea ezartzea, indarra duen legediak kontzejuei ezarri dizkien eskumenen barneko jarduketetan oinarritzen direnak.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

http://ayuntamientoolza.sedelectronica.es

Laugarrena.–Zenbatekoa:

Laguntzetarako kuota, guztira: 90.000,00 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Oltza Zendeako Udalean laguntzen eskabideak aurkezteko epea 2019ko otsailaren 11n bukatuko da.

Oltza Zendean, 2018ko abenduaren 31n.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1900087