2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Baztango Udal Planeko Hirigintzako Araudi Partikularreko III. kapituluko “lurzoru urbanizaezineko” 2. ataleko “eraikitzeko baldintzak” 24. artikuluaren aldaketa puntual xehatua.
Hasierako onespena
Baztango Udalak, 2018ko azaroaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, 4. akordioan erabaki zuen hasiera batez onestea Baztango Udal Planeko Hirigintzako Araudi Partikularreko III. kapituluko “lurzoru urbanizaezineko” 2. ataleko “eraikitzeko baldintzak” 24. artikuluaren aldaketa puntual xehatua, Baztango Udalak sustatua.
Aipatu espedientea jendaurrean egonen da, hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesdunek Udal Bulegoetan aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
Baztanen, 2018ko azaroaren 22an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.
Iragarkiaren kodea: L1815457