2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Egiturazko aldaketa puntuala Baztango Udal Planean, Amaiurko
37. poligonoko 188. lursailean. Hasierako onespena
Baztango Udalak, 2018ko azaroaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Baztango Udal Planeko egiturazko determinazioen aldaketa puntuala Amaiurko 37. poligonoko 188. lursailean, Baztango Udalak eta Amaiurko Gaztelu Elkarteak sustatua.
Aipatu espedientea jendaurrean egonen da, hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesdunek Udal Bulegoetan aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
Baztanen, 2018ko azaroaren 22an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.
Iragarkiaren kodea: L1815455