1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
107/2018 FORU DEKRETUA, abenduaren 26koa, Eugenio de Vicente Garzaran jauna Iruñeko notario izendatzen duena.
Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2018ko urriaren 24ko Ebazpenaren bidez (2018ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, urriaren 31ekoa), lehiaketa arruntaren deialdia egin zen 2018ko apirilaren 23aren ondoren hutsik gelditu ziren notario lanpostuak betetzeko. Lehiaketa hori Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2018ko azaroaren 27ko Ebazpenaren bidez (2018ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, abenduaren 5ekoa) ebatzi zen.
Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 52.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Foru Komunitatean aritu behar duten notarioak izendatzeko eskumena.
Agindu horretan ezarritakoa betetzeko, Justizia Ministerioko Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak deitutako lehiaketaren espedientearen laburpena eta ofizioa igorri dizkio Nafarroako Gobernuari, Nafarroako Foru Komunitateko herrietan lanpostua lortu duten notarioak izendatzea eskatze aldera.
Bidezko da, hortaz, Iruñeko notario izendatzea, Justizia Ministerioak egindako proposamenari jarraituz.
Horretarako, Eugenio de Vicente Garzaran jauna Iruñeko notario izendatzen duen foru dekretuaren proiektua igorri da, egokitzat joz gero Nafarroako Gobernuari onestea proposa dadin.
Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko abenduaren 26ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. Eugenio de Vicente Garzaran jauna Iruñeko notario izendatzea.
2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Foru dekretu hau interesdunari, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko buruari jakinaraztea.
Iruñean, 2018ko abenduaren 26an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1816078