69. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Etaiuko Bake Epaitegiko epaile titular izateko kargu hutsa

Etaiuko bake epaile titularraren kargua hutsik dago, Udalak ez baitu proposamenik egin. Horrenbestez, bidezkoa da Gobernu Salak zuzenean izendatzea, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101.4 artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 11. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Bake epaile izendatzeko eskatzen diren baldintzak hauek dira: espainiarra izatea, adin nagusikoa, funtzio judizialean aritzeko ezindua ez egotea, dolozko delituengatik inoiz kondenatua ez izatea eta halako delituengatik auzipeturik edo inputaturik ez egotea eta eskubide zibilak osorik erabili ahal izatea.

Izendatua izateko interesa dutenek eskaera aurkezten ahal dute, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salari zuzendua (Elio Epailearen plaza 1, 31011 Iruña).

Eskaerarekin batera, alegatzen diren merezimenduen frogagiriak aurkeztuko dira, norberaren ibilbide akademiko eta profesionalari dagozkionak.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hamar egun balioduneko epea dago eskaerak aurkezteko.

Iruñean, 2019ko martxoaren 4an.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J1903468