69. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03661 NL/br espedientea. Jendaurreko epea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Andueza Generación Eléctrica SL.

I.F.Z. zenbakia: 44557426 D.

Helbidea: Lertxunborro etor., 39 - 20305 Irun (Gipuzkoa).

Ibaiaren edo ur-lasterraren izena eta kodea: Bidasoa - 1.0100 eta Artesiaga 1.0100.210.

Udal-mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Lanen xedea da Oronozko zentral hidroelektrikoa izandakoaren presak eraistea, Bidasoa ibaian (2,51 metroko altuera eta 48,74 metroko luzera) eta Artesiaga errekan (metro bateko altuera eta 15,45 metroko luzera). Eraispen lanetan ateratako materiala ubidea betetzeko erabiliko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2019ko martxoaren 22an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1904103