69. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-P-337

Agrosarrea SCk honako datu eta ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Aprobetxamendua 9 metroko sakonera duten bi putzu dira, Arga ibaiaren ezkerraldean, polizia-eremutik kanpo, Muruzabal de Andión alderdian (10. pol., 69. lurzatia (F)). Lehen hargunean, ura ateratzeko aurreikusi den ekipoa 3 ZP-ko elektroponpa batek osatua da lehen putzuan, 1 l/s-ko unean uneko emariarekin, eta 2,5 ZP-ko elektroponpa batek osatua bigarren putzuan, 0,85 l/s-ko unean uneko emariarekin. Ura erabiliko da 0,013 hektareako baratza uholdeka ureztatzeko, 10. poligonoko 69 (F) lurzatian, eta etxerako (10 pertsonaren kontsumoa, edateko ez), 9. poligonoko 62. (E) lurzatian, biak Mendigorriko udal-mugartean (Nafarroa). Urtean 560 m³-ko ur bolumena hartuko da guztira, eta batez besteko emari baliokidea 0,029 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko urriaren 26an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1903871