2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Azterketa tasak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena
Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2019ko martxoaren 21ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Azterketa tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Noainen, 2019ko martxoaren 27an.–Mankomunitateko burua, Jesús María Erburu Anchaño.
Iragarkiaren kodea: L1904262