69. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Zirkulazioaren gaineko zerga eta pasabideen tasa borondatez ordaintzeko epea. 2019. urtea

Dirubilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2019ko apirilaren 30ean bukatuko dela 2019ko zirkulazioaren gaineko zergagatik eta pasabideen tasagatik igorritako kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak haien gibeleko aldean aipatzen diren banketxeetako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2019ko apirilaren 30ean kargatuko dira kontuetan.

Epe hori iragandakoan, Diru-bilketaren Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak aplikatu, eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak hasiko dira.

Zizur Nagusian, 2019ko martxoaren 22an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1904078