69. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea 2019an

Villatuertako Udalak aditzera eman du 2019ko maiatzaren 15ean bukatuko dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (zirkulazioaren gaineko 2019ko zerga) borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagirien ordainketa Udalaren Diruzaintzan gauzatzen ahalko da, edo bestela Nafarroako Rural Kutxak Villatuertan duen bulegoan.

Ordainagiri helbideratuak 2019ko apirilaren 17an kobratuko dira kontuetatik.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte, eta betearazpen bidetik kobratuko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Villatuertan, 2019ko martxoaren 26an.–Alkatea, Asier Urra Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1904389