69. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

2019ko zenbait zerga borondatez ordaintzeko epea

Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketaren Erregelamenduan ezarritakoarekin bat, Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko martxoaren 29ko bilkuran, 2019ko ekitaldi ekonomikoko likidazioak onetsi zituen honako hauei dagokienez: trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga, eta ibilgailuak espaloietan barna (pasabide eta sarbideak) sartu eta ateratzeko tasak, baita eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko eta edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzekoak ere. Orobat, borondatez ordaintzeko epe hau ezarri zuen:

–2019ko apirilaren 1tik maiatzaren 3ra arte.

Udalaren Diruzaintzako bulegoetan ordaindu beharko da, hau da, udaletxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan; bestela, ordainketa-gutun bakoitzean aipatzen diren banku entitateetako batean. Ordainagiri helbideratuak kobratzeko aurkeztuko dira borondatezko epearen azken egunean.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira eta epe exekutiboaren errekarguak sortuko dira, baita berandutze-interesak ere eta, hala bada, sor daitezkeen kostuak.

Aipatu likidazioen aurka, honako errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahal dira (eta ez da zilegi izanen errekurtsorik paratzea, harik eta ebazpen tramitean dagoen errekurtsoa espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte):

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza edo erabakia eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretatik dagokion organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori dena, ezertan ukatu gabe bidezkotzat jotzen den beste edozein errekurtso baliatu ahal izatea.

Tuteran, 2019ko martxoaren 29an.–Ogasuneko zinegotzi ordezkaria, José Ángel Andrés Gutiérrez.

Iragarkiaren kodea: L1904439