2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Udal ordenantza, Kamera bidez araututako aparkatzeari buruzkoa. Hasierako onespena
Azkoiengo Udalak, 2019ko martxoaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kamera bidez araututako aparkatzea arautzen duen Azkoiengo Udalaren ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Azkoienen, 2019ko martxoaren 29an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L1904334