2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUNBERRI
Hiri-jarduketarako plan berezia “Polígono la Palomera” delakoan. Hasierako onespena
Irunberriko Udalak, 2019ko martxoaren 27an egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:
Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea Hiri-jarduketarako plan berezia “Polígono la Palomera” delakoan. Katastroko lurzati hauei dagokie: 780, 781, 782, 783, 784, 785, 786, 792, 793, 794, 795.a, jabetza pribatukoak. Irunberriko (Nafarroa) 2. poligonoko 788., 798., 799. lurzatiak eta “polígono la Palomera” delakoaren bideko lurzatia, Udalaren titulartasunekoak.
Bigarrena.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. eta 71. artikuluekin bat, parte-hartze plana onestea, plan hau tramitatu baino lehen garatu baita.
Hirugarrena.–Hiri-jarduketarako plan berezia jendaurrean jartzea hilabetean, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan argitaratzen denetik. Jendaurrean egon bitartean edonork aztertzen ahalko du Hiri-jarduketarako plan berezia, baita bidezko diren alegazioak aurkeztu ere.
Laugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Hiri-jarduketarako plan bereziaren esparruan sarturik dauden lurren jabeei.
Irunberrin, 2019ko martxoaren 28an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.
Iragarkiaren kodea: L1904324