69. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Plantilla Organikoaren aldaketa. Hasierako onespena

Lesakako Udalak, 2019ko martxoaren 22an egindako Osoko bilkuran, honako hau erabaki du, bertzeak bertze:

1. Hasiera batean onestea Lesako Udaleko plantilla Organikoaren aldaketa, bi albinte edo agente lanpostuei dagokionez. Hurrengo osagarriak izango dituzte:

• Espezifikoa, %45ekoa.

• Lanpostukoa, %5,5ekoa.

2. Espedientea udal-idazkaritzan ikusgai edukitzea, hamabortz egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki-taulan iragarri eta gero, herritarrek edota interesdunek espedientea aztertu eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik egiten ez bada, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurrean erakusteko aldia igaro ondotik.

Lesakan, 2019ko martxoaren 27an.–Alkatea, Jose Luis Echegaray Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1904292