69. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALLE

2019rako tarifak. Hasierako onespena

Itzalleko Kontzejuak, 2018ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Itzallen (Zaraitzu) 2019ko ekitaldian aplikatu beharreko tarifak eta, beraz, honela geldituko dira partidak eta zenbatekoak:

Belarrak, 2019an:

1.–Ordainketa partikularrei: 0,1971 euro/erregua.

2.–Ordainketa Itzalleko Kontzejuari: 0,3941 euro/erregua.

Edateko uraren eta ureztatzeko zerbitzuaren kanona, 2019an: 112,57 euro/kontagailu paratua (BEZa barne).

Saneamendu zerbitzuaren kanona, 2019an: 56,29 euro/kutxeta paratua (BEZa barne).

Ur kontsumoaren prezio publikoa, 2019an: 0,08983 euro/m³ (BEZa barne).

Etxerako epaitzak, 2019an: 34,39 euro/lotea.

Auzolana, 2019an:

1.–Motozerra eta guzti: 80,11 euro/eguna (8 orduko lana).

2.–Arrunta: 70,13 euro/eguna (8 orduko lana).

3.–Ordu bat, makineria, pala etab. duen traktorearekin: 44,14 euro/lanordua.

4.–Ordu bat, traktore bakarrarekin, atoidun ibilgailuarekin eta abarrekin: 29,49 euro/lanordua.

Kilometroak, 2019an:

1.–Mendi-ibilgailuan, pistaz eta bidez: 6,95 euro/bidaia.

2.–Ibilgailuan, errepidez: 0,32 euro/km.

Sakristautzako boluntario zerbitzua: 70,13 euro hilean-boluntarioa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako tarifak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, tarifak behin betiko onetsitzat joko dira.

Itzallen (Zaraitzu), 2019ko urtarrilaren 5ean.–Alkatea, Francisco Sarries Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1904396