2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALDIO
2019ko aurrekontua. Hasierako onespena
Galdioko Kontzejuko Batzarrak, 2019ko otsailaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kontzejuaren 2019ko aurrekontua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua eskatzen dutenen eskura jarriko da, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.
Galdion, 2019ko martxoaren 26an.–Kontzejuko burua, Antonio Ros Zuasti.
Iragarkiaren kodea: L1904260