69. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LODOSA

Oposizio-lehiaketa, barne igoera murriztuan betetzeko administrari-ofizial izateko hiru lanpostu, C mailakoak.
Izendapen proposamena

Aipatutako deialdiaren oinarrietan xedatutakoa betez, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduarekin, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin du gutxieneko puntuazioa gainditu duten hiru izangaien alde: Itziar Echeverría Azcona, María Esther Cidoncha Aparicio eta María Teresa Martínez Colás.

Izendapen proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hogeita hamar egun naturaleko epean, izangaiek Udalaren erregistro orokorrera agertu beharko dute, eta bertan aurkeztuko dituzte deialdiko bederatzigarren oinarriko dokumentuak (deialdia 2018ko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, azaroaren 23an). Horrela eginen ez balute, oinarri horretako ondorioak izanen lirateke.

Lodosan, 2019ko martxoaren 29an.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L1904392