69. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Ezkontza zibila egiteko eskumenak bertze baten esku uztea

Ezkontza zibilaren 3/2018 espedientea tramitaturik Barasoaingo Erregistro Zibilean, eta hura 2019ko maiatzaren 25ean egiteko asmoa dagoenez, Herriko Etxean, Udal honetako alkate Rita Roldán Murillok honako hau erabaki du, Alkatetzaren martxoaren 25eko 11/2019 Ebazpenaren bidez (hori guztia, bat etorriz Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 16. artikuluarekin eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluarekin):

Lehenbizikoa.–Ezkontza hori egiteko ahalmena Udal honetako zinegotzi Amaya Moreno Iraguiri eskuordetzea; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.

Bigarrena.–Ezkontza zibil hori egiteko baimena ematea.

Barasoainen, 2019ko martxoaren 28an.–Alkatea, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1904311