67. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/00748 NL/sr espedientea. Jendaurreko epea

Gaia: ur aprobetxamendu baterako eskubidea azkentzea. Ofizioz ireki da espedientea.

Kontzesioaren titularra: Manuel Irungaray Juanicotena.

Ibai edo errekaren izena: Izenik gabeko iturburuak.

Azkendu beharreko aprobetxamenduko emaria: 3.510 l egunean.

Tokia: Irurita.

Udal-mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Xedea: etxeko erabileretarako eta aziendari edaten emateko.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Aprobetxamendu baten eskubidea azkentzea. Aprobetxamendua Manuel Irungaray Juanicotenari eman zitzaion, 3.510 litro ur hartzeko egunean, izenik gabeko iturburu batean, Iruritan, Baztango udal-mugartean (Nafarroa), etxeko erabileretako eta abereei edaten emateko. Arrazoia da aprobetxamendurako epea amaitu dela.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2019ko urtarrilaren 31n.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1903047