67. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2018-EXT-30

2018ko irailaren 13an alde batek eskatuta abiarazi zen ondoko ezaugarriak dituen aprobetxamenduaren eskubidea azkentzeko espedientea, titularrak uko egin diolako, aprobetxamendua Nafarroako Ubidearen Ureztatzaileen Elkarte Orokorrean sartu delako (Arga 2-XXII. sektorean).

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Celia Palacio Ochoa eta Daniel Palacio Ochoa.

Xedea: lur azaleko uren aprobetxamendu bat azkentzea.

Ibilgua: Arga ibaia.

Udalerria: Miranda Arga (Nafarroa).

Batez besteko ur-emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean: 18 l/s.

Eremu ureztagarria: 18 ha.

Eskubidearen titulua: ministro-aginduaren bidezko preskripzioa, 1939ko apirilaren 18koa, Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren ebazpena, 1993ko irailaren 30ekoa, transferentziaren behin-behineko inskripzioarena, Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren ebazpena, 2003ko irailaren 4koa, transferentziaren behin-behineko inskripzioa behin betiko bihurtzen duena, eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren ebazpena, 2003ko azaroaren 14koa, akatsak zuzentzeko.

Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko A atala, 7. liburukia, 54. orria.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta amaitzeko prozedura honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko otsailaren 19koa.–Komisario albokoa, San Román Saldaña Javier.

Iragarkiaren kodea: E1902859