67. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2018-EXT-29

2018ko irailaren 20an alde batek eskatuta abiarazi zen ondoko ezaugarriak dituen aprobetxamenduaren eskubidea azkentzeko espedientea, titularrak uko egin diolako, aprobetxamendua Nafarroako Ubidearen Ureztatzaileen Elkarte Orokorrean sartu delako.

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Jesús María García Corera.

Xedea: lur azaleko uren aprobetxamendu bat azkentzea.

Ibilgua: Arga (Arga ibaia).

Alderdia: La Recueja.

Udalerria: Larraga (Nafarroa).

Batez besteko ur-emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean: 0,12 l/s (ekaina, uztaila eta abuztua kenduta)

Eremu ureztagarria: 0,5407 ha.

Bolumena (m³/ha): 2.235,99.

Eskubidearen titulua: Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren ebazpena, 2004ko urriaren 28koa.

Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko A atala, 38. liburukia, 136. orria.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta amaitzeko prozedura honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko otsailaren 15ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1902858