67. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA, zeinak hizpidea baitu Ariben goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematea eta, zehazki, haren onura publikoa deklaratzea. SAT04345-2 espedientea.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da Iberdrola Distribución Eléctrica SAUren eskaera, goi tentsioko ondoko instalazio elektrikoari aldez aurreko administrazio baimena emateko, eraikitzeko administrazio baimena emateko, eta haren onura publikoa deklaratzeko.

a) Instalazioaren kokapena: Aribe.

b) Helburua: inguru horretako eskaera elektrikoa hobeki betetzea.

c) Ezaugarri nagusiak: 66/20 kV-ko Aribe TEA banaketarako transformazio azpiestazioa handitzea.

d) Aurrekontua: 1.135.863,00 euro.

Onura publikoaren deklarazioak berekin du ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupaziora behartuko du, ondorioak izan ditzan Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze espedientean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Espedientea jendaurrean egonen da Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan, interesdunek azter dezaten eta, bidezko bada, idatziz egin ditzaten egoki iruditzen zaizkien alegazioak, aholkuak eta ohartarazpenak, 20 egun balioduneko epean iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko martxoaren 18an.–Azpiegitura Energetikoen Ataleko burua. Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren ordezkoa (Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 167/2017 Ebazpenaren bidez, 2017ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, abenduaren 18koan), Laura Larraya Irigoyen.

PROIEKTU TEKNIKO ETA ADMINISTRATIBOA. 66/20 KV-KO ARIBE TEA BANAKETARAKO TRANSFORMAZIO AZPIESTAZIOA

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

ARIBEKO UDAL MUGAPEA

Proiektuko finka

Katastroa

Titularra

Helbidea

Katastroko azalera
(m²)

Ukipena

Kalifikazioa / Erabilera / Izaera

Poligonoa / Etxe-saila / Sektorea

Lurzatia

Jabari osoko ukipena
(m²)

Bide
zortasuna
(m²)

Aldi baterako okupazioa
(m²)

1 (Larrea alderdia)

142 A

Miguel Angel Elizondo Juamperez

15.910,94

594

Landa-finka/askotariko zuhaitzak

Iragarkiaren kodea: F1903925