67. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2017-EXT-63

2017ko abenduaren 13an, Benjamin Ausejo Olitek eskatuta, ur aprobetxamendurako eskubidea azkentzeko espedienteari hasiera eman zitzaion, kontzesiodunak uko egin diolako; aprobetxamenduak jarraian azaltzen diren ezaugarriak ditu.

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Benjamin Ausejo Olite.

Xedea: lur azaleko ur publikoen aprobetxamendu bat amaitzea.

Ibilgua: Arga ibaia.

Udalerria: Faltzes (Nafarroa).

Batez besteko ur-emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean: 0,44 l/s (uztaila).

Eremu ureztagarria: 7,8589 ha.

Bolumena (m³/ha): 360.

Eskubidearen titulua: 2000ko azaroaren 15eko ebazpena.

Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko A atala, 33. liburukia, 94. orria.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta amaitzeko prozedura honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko otsailaren 15ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1902857