67. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AUÑAMENDI GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2019ko martxoaren 25ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019. urteko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Auritzen, 2019ko martxoaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Luis Alfonso de Potestad Tellechea.

Iragarkiaren kodea: L1904202