67. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AUÑAMENDI GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2019ko martxoaren 25ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019. urteko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Auritzen, 2019ko martxoaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Luis Alfonso de Potestad Tellechea.

Iragarkiaren kodea: L1904201