67. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGIKO, BIDANKOZEKO ETA GARDEKO UDALEN BATASUNA

2018ko aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18an, aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu-sorkuntza diru-sarrera bidez, 920 16205 "Zuzendaritzako kideen asegurua" partida handitzen duena 1.484,73 eurorekin, elkartutako entitateek ekarpena handitzearen kargura egina (462 partida zenbakia), Gardek eta Bidankozek bakoitzak 296,95 euro eta Burgik 890,83 euro jarri baitituzte.

Garden, 2019ko martxoaren 18an.–Alkatea, José Javier Echandi Sarriés.

Iragarkiaren kodea: L1904080