67. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Ultzamako Udalak Gorrontz-Olanori dagozkion edateko ur horniduraren eta saneamenduaren gaineko eskumenak eskuordetzan ematea. Onartzea

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2019ko martxoaren 21ean egin bilkura arruntean, udalbatzako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoarekin, honako hau erabaki zuen:

Gaia: onartzea Ultzamako Udalak Gorrontz-Olanori dagozkion edateko ur horniduraren eta saneamenduaren gaineko eskumenak eskuordetzan ematea.

Lehena.–Onartzea Gorrontz-Olanori dagozkion edateko ur horniduraren eta saneamenduaren gaineko eskumenak, Ultzamako Udalak Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateari eskuordetuak, honako baldintza hauei jarraikiz:

–Eskuordetza modu iraunkorrean eginen da, eta 2019ko urtarrilaren 1a izanen da haren efektu-data.

–Eskuordetzaren edukia, norainokoa eta baldintzak Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen estatutuetan adierazitakoak dira; estatutuok 2011ko otsailaren 9an onetsi, eta 2011ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, apirilaren 18an.

–Horretarako, udal eskuordetzaileak zerbitzua emateko behar diren baliabide ekonomikoak eta materialak emanen dizkio Ultzanueta Mankomunitateari, hori guztia bat etorrita aipatu estatutuekin eta Mankomunitate horretako organoek modu baliozkoan hartzen dituzten erabakien edukiarekin.

Bigarrena.–Horretarako, erabaki da Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateak bere gain hartzea orain arte Ultzamako Udalaren esku zeuden eskubide eta betebehar guztiak, Gorrontz-Olanoko mugarteko edateko ur horniduraren eta saneamenduaren gaineko eskumen eta zerbitzu publikoei dagokienez.

Hirugarrena.–Erabaki hau igortzea Ultzamako Udalari, Gorrontz-Olanoko Kontzejuari, Nafarroako Gobernuaren Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari eta NILSA enpresa publikoari.

Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. apartatuaren edukiarekin bat.

Larraintzarren (Ultzama), 2019ko martxoaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Martín Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1904095