67. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2019ko aurrekontuaren aldaketa. Hasierako onespena

Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, martxoaren 21ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 2019ko aurrekontuan.

34.830,00 euroko kreditu berezia 23111-6250004 partidan (Eguneko zentroko ekipamendua), diru-sarreren 87000 partidako (Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina) 34.830,00 eurorekin finantzatua.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Erreklamazioak aurkezten ez badira, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Noainen, 2019ko martxoaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Jesús M.ª Erburu Anchaño.

Iragarkiaren kodea: L1904142