67. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

Zizur Nagusia

Diru-laguntzen laburpena, 2019. urtean Zizur Nagusian mugitzeko desgaitasun larriak dituzten pertsonek taxi-bonuaz balia daitezen

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8 artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index), DDBN (Identifikazioa): 445910.

Lehena.–Onuradunak:

Onuradunak izan daitezke diru-laguntzaren oinarri den egoeran dauden pertsona edo entitateak, baldin eta deialdiaren 5. puntuan aurreikusten diren inguruabarretan badaude.

Bigarrena.–Xedea:

Hiri garraio kolektiboak erabiltzeko zailtasun larriak dituzten pertsonei garraio alternatiboa (taxia) eskaintzea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

Diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak, 2019. urtean Zizur Nagusian mugitzeko desgaitasun larriak dituzten pertsonei egokitutako garraio alternatiboa eskaintzeko, taxi-bonuaz baliatuta.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

600 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Deialdiaren indarraldi osoan, 2019. urtea.

Zizur Nagusian, 2019ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1904125