67. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Nafarroako Administrazio Auzitegiak Euskararen gaineko ordenantza aurkaratzeari buruz eman Ebazpena betearaztea

Ikusirik Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2188 Ebazpena, Osoko Bilkurak 2018ko ekainaren 14an Euskararen erabilera eta sustapena arautzen duen udal ordenantzaren behin betiko onespenari buruz hartu erabakiaren aurkako gora jotzeko errekurtsoan.

Deierrik, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2018ko abenduaren 17ko 2188 Ebazpena betez, 2019ko urtarrilaren 17ko osoko bilkuran iragarria, eta Auzitegiak Udalari egin epatzeak agintzen duen irmotasuna eskuratuta, argitara ematen da honako hau:

“Zazpigarrena.–Aurreko zuzenbideko oinarrietan adierazitako guztiarekin bat, partzialki baiesten da gora jotzeko errekurtso hau, eta aurkaratutako Deierriko udal-mugartean euskararen erabilera eta sustapena arautzen duen udal ordenantzaren honako atal hauen deuseztasuna deklaratzen da:

8.1 artikuluan, “idatziz Udalari euskaraz egiten diotenei hizkuntza horretan berean emanen zaie erantzuna.”

12.3b) artikuluan, “Delako jarduera oinarritzen bada hizkuntza baten ahozko erabileran batez ere (hitzaldiak, antzerkia, poesia, ikus-entzunezkoak, etab.), hura azaltzeko elementuetan, hala nola esku programetan eta katalogoetan, jarduera zein hizkuntzatan eginen den, hori erabiliko da.”

Azkenik, adierazi behar da ezen, Konstituzioaren 9. artikuluko arauen publikotasun printzipioa aplikatuz, hemen aurkaratzen den ordenantzaren eskubide partzialerako adostasunik ezaren deklarazioa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar dela, ondorioak izan ditzan.“... Horrenbestez, ebazpen hau irmo bilakatuta, Udalak aurkaratutako ordenantzaren eskubide partzialerako adostasunik ezari buruz dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharra deklaratzen da.”

Deierrin, 2019ko martxoaren 22an.–Alkatea, Ramiro Urra Marcotegui.

Iragarkiaren kodea: L1904145