67. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

Informazio publikoa, UO-5 unitaterako hirigintza hitzarmenarena

Kudeaketako hirigintza hitzarmenaren hasierako testua sinatu da, planeamenduak UO-5 unitateari guztira esleitzen dion aprobetxamenduaren %10aren baliokide den diru-kopurua ebaluatu eta administrazio honi emateko, Udalari dagokion hirigintza aprobetxamenduagatik. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 25.5 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Epe horretan, interesdunek hirigintzako hitzarmenaren hasierako testua aztertu ahalko dute Udalaren bulegoetan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezteko.

Halaber, udal honen egoitza elektronikoan http://uterga.sedelectronica.es egonen da interesdunen eskura.

Utergan, 2019ko martxoaren 18an.–Alkate udalburua, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L1904053