67. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko martxoaren 20an hartua, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako klase pasiboen pentsioak eguneratzen dituena 2019. urterako.

2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 24ko 27/2018 Foru Legearen 10. artikuluak ezartzen du, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioek, indarrean dagoen araudiaren arabera eguneratzeko eskubidea dutenek, pentsio publikoek urte horretan oro har duten igoera bera izanen dutela. Igoera horretatik kanpo gelditzen dira alargun-pentsio eta umezurtz-pentsio batzuk, lanbide arteko gutxieneko soldataren arabera finkatzen baititu aplikazio araudiak.

Orobat, 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 24ko 27/2018 Foru Legearen 11.3.a) artikuluan zehazten denez, eskubide pasiboetan eragina duten ordainsari kontzeptuen zenbatekoak 2019. urteari dagozkionak izanen dira, hau da, 1983. urtekoei geroko aurrekontuei buruzko foru legeek finkatutako igoerak aplikatu ondoren sortzen direnak.

Bestalde, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen 25.2 artikuluak ezartzen du pentsioen zenbatekoa urtero eguneratuko dela, Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege bakoitzak kasuan kasuko ekitaldi ekonomikorako ezartzen duen ehunekoaren arabera.

Pentsio publikoetarako igoera %1,6koa izanen da 2019. urterako, kontuan hartuta zein izanen zatekeen 2018ko haien zenbatekoa, horiek errebalorizatzeko erabili izan balitz portzentaje bat, hau bezalakoa dena: 2017ko abendutik 2018ko azarora bitarteko hilabete bakoitzeko kontsumoko prezioen indizearen urte arteko portzentaje-aldaketaren batezbestekoa. Hori %1,7koa izan da 2018an, Pentsio publikoen balioa handitzeko eta gizarte, lan eta enpleguaren arloan premiazko beste neurriak hartzeko abenduaren 28ko 28/2018 Errege Dekreturen 1. artikuluarekin bat.

Halaber, aipatu errege dekretuaren 2. artikuluan pentsioen erosahalmena mantentzeari buruz ezarritakoaren arabera, 2018an errebalorizatu diren pentsioek zenbateko bat jasoko dute ordainketa bakar batean, 2019ko apirilaren 1a baino lehen, honako hauen arteko aldea bezalakoa izanen dena: 2018an jasotako pentsioa, eta jasoko zutena, pentsio horiei aplikatu izan balitzaie 2017ko abendutik 2018ko azarora bitarteko hilabete bakoitzeko kontsumoko prezioen indizearen urte arteko portzentaje-aldaketaren batezbestekoaren igoera; igoera hori %1,7koa izan da.

Ondorio horietarako, 2018. urteko gehieneko pentsio publikoa 2.617,53 eurokoa da hilean, edo 36.645,47 eurokoa urtean.

Igoera horretatik kanpo daude gutxieneko alargun-pentsioak eta, kasu batzuetan, umezurtz-pentsioak, haien zenbatekoa lanbide arteko gutxieneko soldatarekin (LGSarekin) lotzen baitu foru araudi indardunak.

Abenduaren 21eko 1462/2018 Errege Dekretuak ezarri duenez, lanbide arteko gutxieneko soldataren 2019ko zenbatekoa 900 eurokoa da hilean, edo 12.600 euro urtean.

Hortaz, bidezkoa da pentsioak eguneratzeko indizea eta gutxieneko erretiro-pentsioen, alargun-pentsioen eta umezurtz-pentsioen zenbatekoak zehaztea 2019. urterako, bai eta eskubide pasiboetan eragina duten ordainsari kontzeptuen zenbatekoak ere, behin aplikatu ondoren 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 24ko 27/2018 Foru Legeak 2019. urtean sortzen diren erretiro eta pentsioetarako finkatzen duen igoera, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko sistemaren babesean dauden funtzionarioen eskubide pasiboen araubidean. Izan ere, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Lege horren bidez, eskubide pasiboen araubide iragankor bat ezarri zen Nafarroako Administrazio Publikoen montepioetako funtzionarioentzat.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. 2019ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, %1,6 igotzea Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioak, eguneratzeko eskubidea dutenak. Igoera hori aplikatuko da 2018ko haien zenbatekoa zein izanen zatekeen kontuan hartuta, horiek errebalorizatzeko erabili izan balitz portzentaje bat, hau bezalakoa dena: 2017ko abendutik 2018ko azarora bitarteko hilabete bakoitzeko kontsumoko prezioen indizearen urte arteko portzentaje-aldaketaren batezbestekoa. Hori %1,7koa izan da 2018an.

2018an errebalorizatutako pentsioek zenbateko bat jasoko dute ordainketa bakar batean 2019ko apirilaren 1a baino lehen, honako hauen arteko aldea bezalakoa izanen dena: 2018an jasotako pentsioa, eta jasoko zutena, pentsio horiei aplikatu izan balitzaie 2017ko abendutik 2018ko azarora bitarteko hilabete bakoitzeko kontsumoko prezioen indizearen urte arteko portzentaje-aldaketaren batezbestekoaren igoera; igoera hori %1,7koa izan da.

Ondorio horietarako, 2018. urteko gehieneko pentsio publikoa 2.617,53 eurokoa da hilean, edo 36.645,47 eurokoa urtean.

2. Eguneratze hori ez zaie aplikatuko jadanik aitortuak dauden edo etorkizunean aitortuko diren pentsioei, baldin eta berek bakarrik nahiz onuradun berak jasotzen dituen beste pentsio publiko batzuekin batera, pentsio publikoetarako ezarritako urteko gehieneko zenbatekoa gainditzen badute, hau da, 37.231,74 euro 2019. urtean.

3. Nafarroako administrazio publikoetako montepioen gutxieneko erretiro pentsioa, indarreko araudiaren arabera gaurkotzeko eskubidea duena, 15.103,06 eurokoa izanen da 2019. urtean, urte osoko kopurua harturik.

4. Lanbide arteko gutxieneko soldataren zenbateko berria alargun-pentsioei eta, kasu batzuetan, umezurtz-pentsioei aplikatzea.

Beraz, gutxieneko alargun-pentsioak eta umezurtz-pentsioak 12.600,00 eurokoak izanen dira 2019. urtean, urte osoko kopurua harturik, 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 24ko 27/2018 Foru Legearen 11.7 artikuluko bigarren paragrafoan umezurtz-pentsioei buruz ezarritako salbuespenarekin.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legean ezarrita dagoen eskubide pasiboen sistemako umezurtz-pentsioei ere aplikatuko zaie, onuradunak ez aitarik ez amarik ez duten umezurtzak badira.

5. Martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen babesetik aparte Nafarroako Foru Diputazioko Erretiro eta Pentsio Kutxan eta Nafarroako Udal Funtzionarioen Montepioetan sartuta dauden funtzionarioei dagokienez, haien eskubide pasiboetan eragina duten ordainsari kontzeptuen zenbatekoak honako hauek izanen dira 2019. urterako:

MAILA

SOLDATA

BIZITZA GAR. PLUSA

1

13.486,01

9.959,65

2

11.094,23

9.448,79

3

9.876,28

9.189,02

4

9.387,05

9.084,92

5

8.974,51

8.997,04

6

8.594,45

8.915,67

7

8.234,22

9.043,07

8

7.983,14

9.324,94

9

7.619,67

9.247,23

10

7.405,67

9.032,26

11

7.213,03

8.919,59

12

6.799,27

8.675,29

13

6.517,12

8.536,98

14

6.002,38

8.274,33

15

5.528,38

7.895,51

16

5.239,32

7.725,29

17

4.761,56

7.555,40

6. 1981eko azaroaren 16ko Erabakian ezarritako araubide juridikoari loturiko osasun arloko udal langileen eskubide pasiboak kalkulatzeko kontuan izan behar diren ordainketa kontzeptuak ondoko hauek dira 2019. urterako, ezertan galarazi gabe Nafarroako Osasun Eskualdeei buruzko azaroaren 13ko 22/1985 Foru Legearen laugarren xedapen iragankorrean dauden kasuetarako aplikagarri gerta daitezkeen gainerako kontzeptuak:

a) Medikuak, farmazialariak eta albaitariak:

SOLDATA

FAKULTATIBOAREN LANPOSTUA

8.426,28

5.506,76

b) Osasun laguntzaile teknikoak:

SOLDATA

FAKULTATIBOAREN LANPOSTUA

4.870,06

4.405,75

7. Erabaki honek 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorio ekonomikoak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, orok jakin dezan.

8. Erabaki hau igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Gizarte Prestazioen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko martxoaren 20an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1904008