67. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Jubiloteka Zerbitzua emateko/erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskala, Pasabidearen lizentziak arautzen dituen ordenantza eta Ordezko betearazpenen tasak eta betearazteko aginduenak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2019ko martxoaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Jubiloteka Zerbitzua emateko/erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskala, Pasabidearen lizentziak arautzen dituen ordenantza eta Ordezko betearazpenen tasak eta betearazteko aginduenak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork erreklamazio, eragozpen edo oharrik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko dira ordenantzak, eta haien behin betiko testua emanen da argitara.

Garesen, 2019ko martxoaren 22an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1904153